– PLASTIKOAK KONPROMISOA

Zer adierazten du PLASTIKO GUTXIAGO KONPROMISOAK?

La Kosta Trail está comprometida con el respeto al medio ambiente y el objetivo es ser una prueba que cumpla con los máximos parámetros de sostenibilidad posible en los próximos años. Para que esto sea posible, en cada edición se intentarán ir tomando medidas para ir reduciendo el uso de los plásticos en la prueba. Para que esto sea posible necesitaremos la colaboración de tod@s l@s participantes.

KostaTrailak ingurumena ahalik eta gehien errespetatu nahi du eta hurrengo urteetan iraunkortasunaren ahalik eta parametro gehien betetzea du helburu. Hurrengo edizioetan, plastikoaren erabilera murrizteko hamaika neurri hartzen saiatuko dira hau posiblea izan dadin. Horretarako, parte-hartzaileen kolaborazioa beharrezkoa da.

AUTOSUFIZIENTZIAN OINARRITUTAKO IBILALDIAK

Ba al dakizu Kosta Traileko edizio batean zenbat ur-botilatxo erabiltzen diren? Asko; agian, gehiegi. Horregatik, aurten hartu dugun eta ibilaldietan parte hartuko dutenentzat ondorio handiena izango duen neurrietako bat AUTOSUFIZIENTZIAN parte hartzearena izango da. Horren ondorioz, EZ DUGU UR BOTILATXORIK BANATUKO IBILALDIEN HORNIDURA PUNTUETAN.

Hori dela eta, parte-hartzaileek bere botila/kantinplora eramatea gomendatzen dugu ibilbidean dauden iturrietan bete ahal izateko. Gainera, Sopelako Udalarekin hitz egin dugu eta ekimen honekiko bere laguntza agertu digu. Ondorioz, irteerako/helmugako gunean, ura jasotzeko toki gehiago egokituko ditu.

ZER EKINTZAK EGITEN ARI DITU KOSTA TRAILEKO ERAKUNDEAK?

  • Korrikalariei eman ohi zaien plastikozko poltsak deuseztatu dira eta oihalezko poltsez ordeztu dira denbora gehiago iraun dezaten.
  • Ez dira kateorratzik bananduko beste probetan banandutakoak berrerabiltzeko asmoarekin. 4 kateorratzak plastikozko poltsetan banatzen ohi genituen, horregatik hartu dugu erabaki hau, plastikoa zein kateorratzak murrizteko.
  • Kamisetak plastikozko bilgarririk gabe emango dira.
  • 7km-ko eta 20 km-ko martxak autosufizienteak izango dira, plastikozko ur botilak deuseztatzeko. Hala ere, ibilbidean aurki daitezkeen iturriak adierazita egongo dira, eta Sopelako Udalarekin adosten ari gara iturri gehiago kokatzea irteera eta helmuga inguruan. Ur botilatxoak deuseztatzeak beste abantaila bat eskaintzen du: logistikari dagokionez, proban, kamioi gutxiago erabiltzea suposatzen du.
  • Ibilbidea markatzeko erabiliko dugun zinta konpostagarria izango da. Almidoi begetalez eginda dagoenez, ibilbidetik kentzean ez du ingurumena kutsatuko, haren deskonposizioa ongarri naturalean hasiko baitu beste materia organiko batekin kontaktua izatean. Europa UNE – EN 13432 araudia jarraituz fabrikatu dira (ontzien zein enbalaje konpostagarrien baldintzak zehazten dituena). Bestalde, film-ek TÜV Austriak, internazionala den ziurtagiri-emaileak, emandako OK COMPOST ziurtagiria dute.
  • Eliminaremos los cuadrípticos de inscripción de las tiendas Forum Sport (se imprimirán una cantidad mínima para entregar difundir la prueba entre la entidad beneficiaria y las instituciones) Además se imprimirá sobre fondo blanco para utilizar menos tinta en la impresión.
  • Frogan erabilitako papera (karteleria, etabarretakoak) birziklatuak izango dira.
  • Dortsala hartzeko ez da beharrezkoa izango egiaztagiria inprimatzea; mugikorretik erakustearekin nahikoa da.
  • Zuzkidura puntuak adierazita egongo dira, eta lasterkariek ezin izango dute lasterketa jarraitu ez badute zaborra (edalontziak, bilgarriak…) gune horietan botatzen.
  • Edalontziak, erretiluak… paperezko zuzkiduretarako.
  • Zuzkiduretako frutari (laranjak eta platanoak) dagokionez, plastikozko bilgarririk gabe banatzeko gestioak egiten ari ditugu. Bestalde, plastikoaren erabilpena murrizteko, fruitu lehorrak poltsa handietan eramatea gustatuko litzaiguke. Hala ere, gai hau ez dago bakarrik gure esku.
  • Pasa den edizioetan soberan egondako materiala berrerabiltzea, haien balio-bizitza luzatzeko helburuarekin.
  • Kosta Traila ospatu eta gero, hurrengo astean, ibilbidea aztertuko da geratu ahal izan den materiala jasotzeko asmoarekin.

Badakigu oraindik hamaika gauza daudela hobetzeko eta pauso asko emateko, hala ere, edizio bakoitzean, neurri berriak gehitzea Kosta Traila gero eta iraunkorragoa izan dadin.