7KM IBILBIDE FAMILIARRA - FITXA TEKNIKOA
7KM IBILBIDE FAMILIARRA
7KM IBILBIDE FAMILIARRA
Data: Ekainaren 21 igandea
Irteera/Helmuga:Sopelako Udala
Irteera ordua: 9:30etan
Distantzia: 7 Km
Horniketa Postuak: 1
Zailtasuna: Bajua
Gehieneko denbora: 4 ordu 30 minutu
Gehieneko partaideak: 1.800
IZEN EMATE DATAK
ON-LINE IZEN EMATEAK: martxoaren 16tik ekainaren 20ra, www.kostatrail.com webgunean, edo izen-emateak agortu arte.
Prezioa: 7€
DORTSALEN BANAKETA
DORTSALEN BANAKETA:
Dortsalak ARTEA-ko FORUM SPORT dendan banatuko dira (P.C. ARTEA, Peruri auzoa z.g., 48940 Leioa, Bizkaia), ekainaren 20an, 10:00etatik 20:00etara; eta, martxa-egunean bertan, Sopelako udaletxeko plazan jarritako irteera-gunean, 8:00etatik 8:45etara.
IBILBIDEAREN ARAUDIA EZAGUTU
– PLASTIKOAK KONPROMISOA: AUTOSUFIZIENTZIAN OINARRITUTAKO IBILALDIAK
KostaTrailak ingurumena ahalik eta gehien errespetatu nahi du eta hurrengo urteetan proba honek iraunkortasunaren parametro gehienak betetzea du helburu. Hurrengo edizioetan, plastikoaren erabilera murrizteko hamaika neurri hartzen saiatuko dira hau posiblea izan dadin. Horretarako, parte-hartzaileen kolaborazioa beharrezkoa da. Ba al dakizu zenbat ur botilatxo ematen dira KostaTrail batean? Asko, agian gehiegi.
Horregatik, parte-hartzaileentzat eragin handienak izango duen neurria AUTOSUFIZIENTZIA da, hau da, EZ DITUGU UR BOTILARIK BANANDUKO IBILALDIEN HORNIDURA PUNTUETAN. 7KM IBILBIDE FAMILIARRA IBILBIDEA
Ibilaldiak autosufizientzian direnez, parte-hartzaile bakoitzak ura eramatea gomendatzen dugu, hautatutako distantziari aurre egiteko. Gogoan izan Uribe Kostako hiru ibilbide tradizionalak edateko ura duten iturri publikoetatik gertu igarotzen direla, eta botilak eta kantinplorak bete ahal izango dituztela. Mapa honetan, non dauden ikus daiteke:
