NOLA HELDU?

KOSTA TRAIL, NOLA HELDU?

IRTEERA:

KostaTraileko hiru probak (21km-ko mendi lasterketa, mendi martxa eta martxa familiarra) Sopelako Udaletxeko plazatik irtengo dira. 9:00etan itxarongo zaitugu Lasterketaren irteerarako, 9:15etan 20km-ko Martxarako eta 9:30etan 7km-ko Martxaren irteerarako. Pasaden urteak bezala, proba Sopelako Udaletxeko plazan hasiko eta amaituko dela gogora ezazu.

Hasieraren gunea Sopelako Udaletxeko Plazan izango da.

Parte-hartzaile guztiak metroz joatea gomendatzen dugu, geltokia irteeratik 150m-ra gutxi gora behera dago eta.

HELMUGA:

Hiru frogen helmuga Sopelan dago.


Ver mapa más grande

 

NOLA HELDU SOPELARA?

Metroz

Sopelan metroko geltokia dagoenez, egun horretan ahal duzun neurrian garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dizugu, hori izango baita bertaratzeko modurik erosoena, bizkorrena eta ekonomikoena.

Esteka honetan metro ordutegiak eta maiztasunak topatuko dituzu: www.metrobilbao.eus

Autoz

·Aparkalekuak Sopelan – irudian klikatu mapa handitzeko *Gogoan izan: eremu horretan TAO badago, beste edozein egunetan bezalaxe ordaindu beharko da. Antolakundeak aparkatzeko eremuak bakarrik iradokitzen ditu eta ez du parte-hartzaileentzako baldintza berezirik adostuta.