30 KM-KO LASTERKETAREN IRTEERAREN ORDU ALDAKETA

Irteera Sopelako Udaleko plazan izango da, 09:15ean.

Antolaketa-arrazoiak direla eta, 30 km-ko lasterketaren irteera 15 minutu atzeratu beharko dugu. Hala, Mendi Maratoi Erdia (21 km) eta 30 km-ko lasterketa modalitateetako partaide guztiak ordu berean aterako dira.

Ordu-aldaketa hori dela eta, lasterketako bi modalitate horietako edozein burutzeko gehieneko denbora 5 ordukoa izango da eta, horrenbestez, helmuga 14:15ean itxiko da. 30 km-ko lasterketaren kasuan, igarotze-kontrolerako ordua ere 15 minutu atzeratuko da. Ordutegi berri hori dela eta, igarotze-kontrola 12:30ean itxiko da, 19. kilometroan.

Dortsalak jasotzeko eta kontsigna-zerbitzua erabiltzeko ordutegiak mantendu egingo ditugu; hilaren 12an bertan egongo dira erabilgarri, 08:00etatik 08:45era.

Barkatu aldaketa horiek sor diezazkizuen eragozpenengatik, baina probaren funtzionamendu egokia bermatzen saiatu gara horien bidez.

Eskerrik asko egoera ulertzeagatik.

Ekainaren 12an ikusiko dugu elkar!