IZEN EMATEAK AGORTU DIRA 30 KM-KO LASTERKETARAKO

Aurten, Kosta Traileko izen-emateen prozesua oso ondo hasi da.Lehenengo egunean bete genuen izen-emate guztien % 75, eta 72 orduko epean baino txikiagoan, eskuragarri zeuden 450 plazak osatu genituen.100 toki gehiagoko itxarote-zerrenda prestatu dugu, baina hura ere itxi egin behar izan dugu dagoeneko beteta dagoelako.Halako eskaria ikusita, ezingo ditugu izena emandako lasterkari guztiak onartu; hori dela eta, ez dugu eskaera gehiago jasoko.Barkatu horrengatik.

Lasterketan izena garaiz eman ez duten lasterkariak 20 km-ko oinezko ibilaldian parte hartzera gonbidatu nahi ditugu. Ibilaldiko lehen kilometroak lasterketako ibilbideko berberak dira gainera. Zuen lagunekin eta senideekin batera 10 km-ko ibilaldian parte hartzeko eta egunaz, bistez eta giroaz gozatzeko aukera ere baduzue, 30 km-ko lasterketaren zati lehiakorra alde batera utzita. Badakigu ez dela gauza bera, baina horixe da hamargarren edizio hau gurekin partekatu ahal izateko eskain diezazuekegun aukera bakarra. Gainera, paisaiaz gozatzeaz gain, kausa on bat lortzen lagunduko diguzue.

10 KM-KO ETA 20 KM-KO IBILALDIETAN IZENA EMATEA

Kosta Trailen berrikuntza guztien berri izateko (izen-emateen irekiera, itxiera, itxarote-zerrenda…), facebooken (www.facebook.com/kostatrail) eta twitterren (@kostatrail) jarrai gaitzakezue.

Zuen zain izango gara ekainaren 14an!

Mila esker.

10. KOSTA TRAIL