Osasuntsua izateaz gain, Kosta Trail ekimen solidarioa da. Beste urtebetez, izenemateekin jasotzen den dirua tokiko ongintzazko ekintza batera bideratuko da. Edizio honetan elkarte ongilea Eugenia Epalza Euskal Fundazioa izango da.
Parte hartu ezazu hiruretako edozein probetan eta egin zure ekarpena gehienetan 18 eta 35 bitarteko gazteetan eragiten duen gaixotasun neurologiko honen kontrako borrokari.
Eugenia Epalza Esklerosi Anitzkoitza Fundazioa sorospen eta ongintzazko entitatea da, – Eusko Jaularitzan Justizia Depardamentuan erregistratuta F-115 zbk (EHAA/65/8.4.2002), Euskal Herrian Esklerosi Anitzkoitza dutenen bizi kalitatea hobetzeko lan egiten du.
ADEMBIk, Bizkaiko Esklerosi Anizkoitza Elkarteak, 2001ean EA Fundazioaren sorkuntza bultzatu zuen. Azken urteren zehar, Euskal Fundazioa, bai Euskadin bai Estatuan erreferente bihurtu da, gaixotasun honen aurka egiten duen borrokagatik eta hiru erkidegoko Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteei laguntzeagatik. Fundazioatik, sendaezina eta neurologiko gaixotasun hau dutenentzat baliabideak eskaintzen dira errehabilitazio zerbitzuen lana egin ahal izateko. Gaur egun, EA Fundazioak 2.000 gaixoen kolektiboa aintzakotzat hartu du eta Estatuko EAko lehen entitatea ISO 9001 kalitateko ziurtagiria lortu duena izan da, zerbitzuen kalitatea egiazten duena.
EA Fundazioak, Integral Errehabilitazio Zentroan errehabilitazio eta sozial zerbitzuak eskaintzen ditu. Bilbon, 2000 urtean inauguratu zen eta Euskadiko ezaugarri honetako lehena zen eta Estatuan aitzindaria. Zentroak 600 metro karratu ditu eta 145 pertsona etortzen dira astero zerbitzuetara.