Urteak betetzen jarraitzen dugu. ZORIONAK!
Kosta Trail guztiak bereziak dira, baina, aurten, gure 15. urteurrena ospatuko dugu. Zuek gabe, Kosta Trail ez zen posible izango. Eskerrik asko bihotz bihotzez edizio guztietan gure ondoan jarraitzeagatik.
2006. urtean, “trailrunning” izeneko hori zer zen jendeak oraindik oso ondo ez zekienean, itsas mailan lehen mendi-lasterketa egiteko ideia nola sortu zen galdetzen badigu norbaitek, guztia mendian korri egiten zuten eta etxetik gertu mendi-lasterketa bat egitea ideia ona izan zitekeela pentsatu zuten ero batzuen asmo erromantiko gisa hasi zela esan dezakegu.“Mendiak” urrun samar geratzen zirenez, ordura arte modu arautuan (GoldRace itsaslabarrak) egin ez zen lasterketa mota egitea erabaki zuten: hondartzetan, kostaldeko itsaslabarretan eta Uribe Kostako mendietako tontor txikietan korri egitea.
2006an, mendiko lasterketa gutxi zegoen. Ezagunenak Galarleiz eta Zegama ziren, oso lasterketa gogorrak, kilometro askokoak eta mailen arteko alde handikoak. Bi lasterketa nagusi horien artean azaldu zen lotsati Kosta Trail. Bizkaiko kostaldean egiten zen lasterketak 27 kilometro eta 1.000 metroko mailen arteko aldea zuen guztira.2006ko ekainaren 27an egindako lehen edizio haren ondoren, ez genuen inor hotz utzi.Lasterkari batzuentzat, lasterketa bizkorregia zen eta ezin zitekeen mendiko lasterketatzat hartu; beste batzuentzat, aldiz, mendiaren zale amorratu batzuen hitzetan entzuten hasi berri zen mendiko lasterketen kontu horretan lehen hastapenak izateko modu ona zen; beste batzuk maiteminduta geratu ziren paisaiarekin, itsaslabarrekin, hondartzekin, hondar gainean korrika egitearekin; asfalto gainean korri egiten aspertuta zeuden korrikalarientzako ere hastapen ona zen… eta, ordutik, Kosta Trailen hitzorduan ez dute hutsik egin.
Kostaldean korri egiteko ideia horri 20 km-ko mendiko ibilaldia gehitu zioten aire zabalean, gure kostaldeko paisaia ederrenetako batez inguratuta, beste era bateko eguna erritmo lasaiagoan eman nahi zutenei zuzenduta.Kirola familiakoekin eginda gehiago gozatzen denez, hurrengo urtean txikienak gehitu genituen abentura honetara 12 km-ko familiako ibilaldiarekin.Erabaki hark, zalantzarik gabe, Kosta Trail gaztetu zuen.Txikienek kostaldea zeharkatzen zuten, bidean topatzen zituzten lasterkariak animatzen zituzten bitartean. Zalantzarik gabe, indarrik geratzen ez zen unean, ibilaldietan parte hartzen ari zirenen animo-oihuak entzunda indar berriak atera ahal izateko bultzada izaten zen.
Aurten, 10 urte beteko ditugu eta ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.10 urteotan, lasterkariak Portugaleteko Zubi Esekiko (Gizateriaren Ondarea) gabarra pasatzen ausartu gara irteera emateko; Munarrikolanda mendiko eremuan, sekulako aldapak, labirintoak diruditen basoak, itsaslabarretan egin beharreko gora-beherak, lasterketak hondartzetan eta abarrak gehitu ditugu. Baina oso zati politak ere galdu ditugu gure ingurunea zaindu eta udan ugalketa-garaian egoten diren hegaztiak ez molestatzeko asmoz: Gorlizeko itsasargia, adibidez. Batzuetan, huts egin dugu eta gauzak ez dira atera nahi genuen moduan, anoa-posturen batean eta ibilbideko markaketan sabotajeak jasan ditugu, inbutuak sortu dira… Lokatzak eta euriak hartu dute parte 9 edizio horietako 8tan, batez ere, zortzigarren edizioan. Orduko Kosta Trail batzuentzat “epikoa” izan zen, baina sekula galdu ez duguna eta ez galtzea espero duguna urtero Kosta Trailen edizio berria antolatzeko ilusioa da.
Hasiera-hasieratik Kosta Trailen konfiantza izan duzuenei; gure akatsak konpontzeko bigarren aukera eman diguzuenei; geroago ezagutu gaituzuenei; gure kostaldea zeharkatzeko urrunetik etortzen zaretenei; lasterketan edo ibilaldietan familiarekin, lagunekin edo bakarrik parte hartzen duzuenei; boluntario gisa laguntza ematen diguzuenei, fisioterapeutei, udalei, poliziako agenteei, Gurutze Gorriari, babesleei, laguntzaileei…; eta egun batean ideia eman ziguten eta TrailRunning-az maiteminduta dauden guztiei, bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu urtez urte Kosta Trail posible izan dadin emandako laguntza, elkarlan eta ulermenagatik.