20KM Mendi Ibilaldia

20KM MENDI IBILALDIA - FITXA TEKNIKOA

20KM MENDI IBILALDIA

20KM MENDI IBILALDIA

Data: Ekainaren 16 igandea
Irteera/Helmuga: Sopelako Udala
Irteera ordua:
9:15etan
Distantzia:
20 Km
Gehieneko denbora: 4 ordu eta 45 minutu
Horniketa Postuak: 2
Zailtasuna: Ertaina
Gehieneko partaideak: 1.800

IZEN-EMATE DATAK

ON-LINE IZEN EMATEAK: martxoaren 18tik ekainaren 15era, www.kostatrail.com webgunean, edo izen-emateak agortu arte.

Prezioa: 6€

DORTSALEN BANAKETA

Dortsalak ARTEA-ko FORUM SPORT dendan banatuko dira (P.C. ARTEA, Peruri auzoa z.g., 48940 Leioa, Bizkaia), ekainaren 15an, 10:00etatik 20:00etara; eta, martxa-egunean bertan, Sopelako udaletxeko plazan jarritako irteera-gunean, 8:00etatik 8:45etara.

IBILBIDEAREN ARAUDIA EZAGUTU

20KM MENDI IBILALDIA IZEN EMATEAK

Si estas teniendo algún problema para inscribirte pulsa aquí

– PLASTIKOAK KONPROMISOA: AUTOSUFIZIENTZIAN OINARRITUTAKO IBILALDIAK

Kosta Trailek ingurumena errespetatzeko konpromisoa hartzen du bere gain eta horrekin lotutako helburu hau du: lasterketa igarotzen den ingurunearekiko begirunetsuagoa eta jasangarriagoa den ekimen bihurtzea. Horregatik, edizio bakoitzean, proban plastikoen erabilera gutxitzen joateko neurri batzuk hartzen saiatuko gara. Eta, hori posible izan dadin, parte-hartzaile guztien laguntza beharko dugu. Ba al dakizu Kosta Traileko edizio batean zenbat ur-botilatxo erabiltzen diren? Asko; agian, gehiegi. Horregatik, aurten hartu dugun eta ibilaldietan parte hartuko dutenentzat ondorio handiena izango duen neurrietako bat AUTOSUFIZIENTZIAN parte hartzearena izango da. Horren ondorioz, EZ DUGU UR BOTILATXORIK BANATUKO IBILALDIEN HORNIDURA PUNTUETAN. Hori dela eta, parte-hartzaileek bere botila/kantinplora eramatea gomendatzen dugu ibilbidean dauden iturrietan bete ahal izateko. Gainera, Sopelako Udalarekin hitz egin dugu eta ekimen honekiko bere laguntza agertu digu. Ondorioz, irteerako/helmugako gunean, ura jasotzeko toki gehiago egokituko ditu.

20KM MENDI IBILALDIA IBILBIDEA

Ibilaldiak autosufizientzian direnez, parte-hartzaile bakoitzak ura eramatea gomendatzen dugu, hautatutako distantziari aurre egiteko. Gogoan izan Uribe Kostako hiru ibilbide tradizionalak edateko ura duten iturri publikoetatik gertu igarotzen direla, eta botilak eta kantinplorak bete ahal izango dituztela. Mapa honetan, non dauden ikus daiteke:

IBILALDIEN ARAUDIA EZAGUTU