Kosta Trail-ek 16 urte

KOSTA TRAIL-EN 16. EDIZIOA

URTEAK BETETZEN JARRAITZEN DUGU. ZORIONAK!

KOSTA TRAILaren edizio guztiak bereziak dira, baina iaz are bereziagoa izan zen, gure 15. urteurrena ospatu genuelako eta pandemiaren ondorioz proba modu birtualean egin zen lehen aldia izan zelako. 2020an erabaki gogorra hartu behar izan genuen proba bertan behera uzteko, baina aurten ohiko formatura itzuliko gara, murrizketarik gabe. Eta espiritu berarekin jarraitzen dugu, gehien behar duten kolektiboei babesa ematen dien eta ingurumenarekiko errespetuarekin konprometitzen den proba solidarioa izanik, plastikoen erabilera ahalik eta gehien murriztuz.

16 edizio horiek ezin izango ziren zuek guztiok gabe bete. Eskerrik asko 16 urte hauetan gure ondoan jarraitzeagatik. Izan ere, norbaitek galdetuko baligu nola sortu zen 2006an itsas mailako lehen mendi-lasterketa egiteko ideia, oraindik “Trail running” zer zen oso ondo ez zekitenean, esan dezakegu mendian korrika zebiltzan ero batzuen asmo erromantiko gisa hasi zela dena, eta pentsatu zutela ondo egongo zela etxetik gertu mendi-lasterketa bat egitea. “Mendiak” urrun samar geratzen zirenez, ordura arte modu arautuan (GoldRace itsaslabarrak) egin ez zen lasterketa mota egitea erabaki zuten: hondartzetan, kostaldeko itsaslabarretan eta Uribe Kostako mendietako tontor txikietan korrika egitea.

2006an, mendiko lasterketa gutxi zegoen. Ezagunenak Galarleiz eta Zegama ziren, oso lasterketa gogorrak, kilometro askokoak eta mailen arteko alde handikoak. Bi lasterketa nagusi horien artean azaldu zen lotsati Kosta Trail. Bizkaiko kostaldean egiten zen lasterketak 27 kilometro eta 1.000 metroko mailen arteko aldea zuen guztira. 2006ko ekainaren 27an egindako lehen edizio haren ondoren, ez genuen inor hotz utzi. Korrikalari batzuentzat, lasterketa bizkorregia zen eta ezin zitekeen mendiko lasterketatzat hartu; beste batzuentzat, aldiz, mendiaren zale amorratu batzuen hitzetan entzuten hasi berri zen mendiko lasterketen kontu horretan lehen hastapenak izateko modu ona zen; beste batzuk maiteminduta geratu ziren paisaiarekin, itsaslabarrekin, hondartzekin, hondar gainean korrika egitearekin; asfalto gainean korrika egiten aspertuta zeuden korrikalarientzako ere hastapen ona zen… Eta, ordutik, Kosta Trailen hitzorduan ez dute hutsik egin.

Kostaldean korrika egiteko ideia horri 20 km-ko mendiko ibilaldia gehitu zioten aire zabalean, gure kostaldeko paisaia ederrenetako batez inguratuta, beste era bateko eguna erritmo lasaiagoan eman nahi zutenei zuzenduta. Kirola familiakoekin eginda gehiago gozatzen denez, hurrengo urtean txikienak gehitu genituen abentura honetara 12 km-ko familiako ibilaldiarekin.Erabaki hark, zalantzarik gabe, Kosta Trail gaztetu zuen.Txikienek kostaldea zeharkatzen zuten, bidean topatzen zituzten lasterkariak animatzen zituzten bitartean. Zalantzarik gabe, indarrik geratzen ez zen unean, ibilaldietan parte hartzen ari zirenen animo-oihuak entzunda indar berriak atera ahal izateko bultzada izaten zen.

2022ean 16 edizio beteko ditugu dagoeneko eta ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. 16 urteotan, lasterkariak Portugaleteko Zubi Esekiko (Gizateriaren Ondarea) gabarra pasatzen ausartu gara irteera emateko; Munarrikolanda mendiko eremuan, sekulako aldapak, labirintoak diruditen basoak, itsaslabarretan egin beharreko gora-beherak, lasterketak hondartzetan eta abarrak gehitu ditugu. Baina oso zati politak ere galdu ditugu gure ingurunea zaindu eta udan ugalketa-garaian egoten diren hegaztiak ez molestatzeko asmoz: Gorlizeko itsasargia, adibidez.

Nahiz eta 2020ko egoerak nahitaez eten gintuzten eta 2021eko edizio birtualak kontuan hartu, inoiz ez dugu ilusioa galdu, eta aurten inoiz baino gogo eta konfiantza handiagoarekin gatoz. Zuekin guztiekin antolatu eta ospatu nahi ditugu etengabeko bilakaeraren 16 urte hauek. Gainera, aurten hainbat neurri hartzeko erronkarekin jarraituko dugu, proban plastikoen erabilera murrizten saiatzeko, baina, hori lortzeko zeuen laguntza behar dugu.

Hasiera-hasieratik Kosta Trailen konfiantza izan duzuenei; gure akatsak konpontzeko bigarren aukera eman diguzuenei; geroago ezagutu gaituzuenei; gure kostaldea zeharkatzeko urrunetik etortzen zaretenei; lasterketan edo ibilaldietan familiarekin, lagunekin edo bakarrik parte hartzen duzuenei; boluntario gisa laguntza ematen diguzuenei, fisioterapeutei, udalei, poliziako agenteei, Gurutze Gorriari, babesleei, laguntzaileei… ; eta egun batean ideia eman ziguten eta Trail Running-az maiteminduta dauden guztiei, bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu urtez urte Kosta Trail posible izan dadin emandako laguntza, elkarlan eta ulermenagatik.

 

ESKERRIK ASKO KOSTA TRAILEN 16 EDIZIO HAUENGATIK!